XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Meline + koloniak Bien onetan, industrialisatzeari muga baten emaitea onartu zuen burgesiak.Berak alde batetik galtzen zuen, bainan bestetik irabazten.
Zeren langileriak ez zuen gehiegi azkartu behar, iraultzalea zelakoz.
Beraz eskualde gibelatuak industria gotorrik gabe utzi behar ziren.
Horrela mende batez irautea irabazi zuten laborari ttipiek, bereziki aberri menperatuetan: Bretaña, Okzitania, Euskal Herri, Kataluña, Korsa, Alsazia, Flandrian.
Zeren laborariek
Bestalde, soldado hautak ziren, barnako jazarkundeen zapatzeko, bai eta kolonien eskuratzeko.
Arrotz erresumetako laborarien emaitzeri mugak hetsi zituen gobernuak.
Ber denboran koloniak egin zituen Asian eta Afrikan, industriako gauzen saltzeko, erregetiar ofizierek karra ber denboran urruneko kurutzadetan higatuz: han Frantzia, sinestea eta zibilisazioa hedatzen zituzten.
Laborantzaren aldeko muga hestea
Bainan bide beraz laborariak gibel egoitera kondenatu zituen, eskolarik eta tresna berririk gabe.
Halaber
Bainan kasik koloniarik gabe gelditu zen Alemania.
Osoki eman zen industriari... eta Europako afereri.
Parte bederen, hortik etorri ziren Euskaldunak Frantzian integratu zituzten hiru gerlak.
Lehenaz baliatu zen Bismarck, Alemaniako estadoan elgarri lotzeko eta populuen bat egiteko.
Bigarrenak odol hustu zituen Frantzia, eta oraino gehiago Bretania eta Euskal Herria.
Hemengo herrietan segurik, ttipienetan hamarnazka hil ziren gizon gazteak.
Beste asko itzuli ziren zaurituak, edanari emanak edo leher eginak: guti zahartu baita.
Bizia zinez ahuldu zen gisa guziez.
Gazteriaren kemena ttipitu zen.
Gerla aintzineko merkatuetan eta bestetan sortzen ziren kalapitak eta jandarmekilako borrokak galdu ziren... euskal dantzak eta kantuak gutitu, mendiari buruz gibelka joan... frantses jakintza bera beheititu.
Ene sort herrian, Ziberoko dantza-Jauziak orduan galdu ziren.
Aitaren adineko gizonek ez dakite hanbat euskal kanturik.
Aitaren anai gehienak aldiz batzu nola besteak arras ongi pratikatzen zituen.
Bestalde, ene aintzineko generazionak
Aldiz ene aitaren adinekoetan batzuek
Zer gertatu da geroztik? Ondokoak goizegi lur lanari hasi ote dira, aitak hilak edo ahulduak izanez? Ala gehiegi
Erran behar
Frantziako industriaren emaitza 1939-an ez zen 1913-ko heinerat igaiten?.
Politikan, ez zen akitzerik: aski zen
Heien izenean mintzatzea aski izan zitzaion Ybarnegaray famatuari hogei ta hamar bat urtez Euskal Herriko jaun eta jabe izateko.
Bi